77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CABANILLAS

Aldaketa puntuala arau subsidiarioetan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, aurtengo maiatzaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko arau subsidiarioetan jarduera ekonomikoen eremua handitzeari dagokionez Udalak aurkeztu duen aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70.3 artikuluak 72. artikuluari dagokionez xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2007ko maiatzaren 28an._Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0708875