77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Eguzki parke edo baratze bat paratzeko lurren desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena. Acciona Solar enpresaren eta Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen arteko hitzarmen/akordioaren edukia. Onespena

Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko maiatzaren 4an, bertzeak bertze eduki hau duen erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoa zuela:

1. Hasiera batean onestea Nafarroako Errege Bardean 70 hektareako azalera duen lurraren desafektazioa, bertan eguzki parke edo baratzea paratzeko proiektua garatu nahi baita, eta orobat debekatzea eman zaion xedearekin bateragarri ez diren erabilera eta baliatze mota guztiak.

2. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, bitarte horretan interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

3. Epe hori bururaturik, aurkezten diren erreklamazioak Batzar Orokorrari jakinaraziko zaizkio, horien gaineko ebazpena eman dezan.

4. Onestea Acciona Solar enpresaren eta Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen arteko hitzarmen/akordioaren edukia, Errege Bardean, Hondo de Espartosa izeneko alderdian eguzki parke/baratze bat garatu eta paratzeaz den bezainbatean.

5. Delako hitzarmenaren edukia jendaurrean edukitzea, hilabetez, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Aditzera ematen da espedientea Bardeako Komunitatearen bulegoan azter daitekeela, 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ortziralera.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 21ean._Komunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0708870