77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I.XVIII-Iturrama unitateko ZN-1 eremuko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 22an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-MAY-07 (22/UV)

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2007ko maiatzaren 15eko txosten teknikoarekin bat, hau ebatzi dut:

1._Hasiera batean onestea U.I XVIII-Iturrama unitateko ZN-1 eremuko urbanizazio proiektua (U.I VII-Trinitarios unitateko GZA-1 eta GZA-2 eraispen proiektuak sartuta), Udalaren Hirigintza Gerentziak sustatua.

2._Akordioa jendaurrean edukitzea, hogei eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina eta espedientea Udalaren Hirigintza Gerentzian ikusgai edukitzea bulego orduetan (Armada etorbidea, 2-6.a). Para bedi, orobat, Udalaren iragarki oholean; Iruñeko Udal Planeko aldaketak indarra hartzearen mendean egonen da proiektuaren behin betiko onespena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141. artikuluan xedatuarekin bat."

Iruñean, 2007ko maiatzaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0708937