77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

728/2007 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 21eko 422/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2007ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 23koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 27ko 520/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ARZOZ SAINZ DE MURIETA, EMILIO

GORRIARAN TERREROS, MIGUEL

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Gonzalo Morales Blánquez jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

Ordezko mahaiburua: Ramiro González Fandós jauna, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: Joseba Santamaría Zuaga, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Carlos Navarro Vila, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: José Antonio Arruti González, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Fernando Esnal Leal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Javier Martín Rodríguez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Fernando Esnal Leal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Blanca Aranzueque Jiménez, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2007ko ekainaren 4an eginen dela adieraztea, 16:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Bilkura-gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Tramitatzeko Unitateari, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irunean, 2007ko ekainaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0709469