77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Hiri hondakinen bilketa pneumatikorako sistemaren proiektua, I/S.1, IV/S.1, XVI/S.1 eta XIX/S.1 sektorean, Arrosadia-Lezkairun. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 22an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-MAY-07 (23/UV)

"Hiri hondakinen bilketa pneumatikorako proiektuaren espedientea (I/S.1, IV/S.1, XVI/S.1 eta XIX/S.1 sektorea, Arrosadia-Lezkairu) jendaurrean egoteko epea igaro da, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batean onetsi (JOB 27/03/2007, 18/UV), 2007ko apirilaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu. Iruñerriko Mankomunitateak 2007ko maiatzaren 14an emandako txostenarekin bat eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2007ko maiatzaren 15ean eman txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Hiri hondakinen bilketa pneumatikorako sistemaren proiektua (I/S.1, IV/S.1, XVI/S.1 eta XIX/S.1 sektorea, Arrosadia-Lezkairu), Envac Iberia, S.A.k prestatua, Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñeko Udalak eta Arangurengo Udalak sinatutako akordio markoaren arabera; akordioaren helburua da proiektua prestatzea, eraikitzeko obra eta sistemaren kudeaketa-ustiaketa, Iruñerriari dagokionez; orobat, ARS-3 banaketa eremuko urbanizazio proiektuan sartzea, behin betikoz.

2. Erabaki hau igortzea Iruñerriko Mankomunitateari, Arangurengo Udalari eta Lezkairuko ARS-3 eremuaren urbanizazio proiektuaren eta bilketa pneumatikorako proiektuaren talde prestatzailari; para bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 29an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0708935