77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (antolamendu xehekatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2007ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma izanik, Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen; honela dio erabakiaren xedapen zatiak:

Lehena._Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua, Francisco Javier Díaz Díaz jaunak sustatua, 3-3b unitatea birzatitzeko batzordeko buru gisa; helburua da 3-3B eta 3-4 unitateetako lerrokadurak berrantolatzea, proposatzen den antolamenduak lehentasuna eman nahi dio iparralde-hegoalde norabideko hiri-bilbeari, eta egungo bilbearekiko topaguneak espazio publikoen bidez antolatuko dira. 3-4 unitatearen hegoaldea aldatzen da, proposatzen baita eraikuntza isolatu bat, irtenbidea emateko hegoaldean kokaturiko unitateari, Ignacio San Juan Zabaleta arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera, 2006ko azarokoa baita.

Bigarrena._Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean, behin betiko onespenetik aitzina.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Funesen, 2007ko maiatzaren 26an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0708913