77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE36 unitateko 2442 eta 2445 lurzatietako aldaketa. Hasierako onespena

Udalak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean:

UE 36 unitateko 2442. eta 2445. lurzatiak. Hasierako onespena.

Ikusirik Promociones Cintruénigo Navarra, S.A.k abiarazitako espedientea, Udal Planeko UE 36 unitatea aldatzekoa, Lourdes Porquet Ferrer arkitektoak prestatua.

Ikusirik Udaleko Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenak (93 zenbakikoa eta 103 zenbakikoa) eta ikusirik Obra Batzordeak apirilaren 24an emandako adostasun txostena.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Hasiera batean onestea Cintruenigoko Udal Planeko 36. exekuzio unitateko aldaketa.

2. Jendaurrean egoteko epea abiaraztea, hilabetekoa, iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Komunitateko egunkarietan paratu ondotik.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708843