77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE19 eta UE20 unitateen mugapeneko aldaketa. Hasierako onespena

Udalak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean:

UE19 eta UE20 unitateen mugapeneko aldaketa.

Ikusirik Construcciones Martínez Chivitek egindako eskaera eta abiarazitako proiektua, UE19 eta UE20 unitateen mugapena aldatzeko.

Ikusirik, orobat, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak luzatutako txostenak eta ikusirik Obra Batzordeak 2007ko apirilaren 24an emandako adostasun txostena.

Aho batez erabaki da:

1._UE19 eta UE20 unitateen mugapenaren aldaketa onestea.

2._Jendaurrean egoteko epea abiaraztea, 20 egunekoa, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708841