77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

2.1 sektoreko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean:

2.1 sektoreko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, aurtengo otsailaren 6an izandako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2.1 sektoreko xehetasun azterlana, Daniel Sanz Jiménez jaunak aurkeztua eta Miguel Angel Jiménez Torres arkitektoak prestatua.

Jendaurreko aldia ireki zen, 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, martxoaren 26an, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu; horregatik bidezko zen hura behin betikoz onestea.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Behin betikoz onestea 2.1 sektoreko xehetasun azterlana, Daniel Sanz Jiménez jaunak abiarazia.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708839