77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Erauzketarako industria eta industria gogaikarrien industrialdean Canraso bidea urbanizatzeko obrengatik ordaindu beharreko kontribuzio berezien espedientea. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2007ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen erauzketarako industria eta industria gogaikarrien industrialdean Canraso bidea urbanizatzeko obrengatik ordaindu beharreko kontribuzio berezien ezarpena.

Udal kontribuzio berezien ordenantzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 109. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, aipatutako erabakia eta espedientea, zeinen elementurik funtsezkoenak jarraian zehaztuko baitira, Tuterako Udalaren idazkaritzan egonen dira ikusgai, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen epe horretan edo zergadunen administrazio elkartea eratzeko eska dadin, Udalarekin lankidetza egiteko talde tresna bezala. Honela:

_Inbertsioaren kostua: 357.418,18 euro.

_Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 203.576,00 euro. (Udalak jasandako kostuaren %70, kapitulu batzuk kenduta).

_Banaketa modulua: fatxadaren metro linealak (%50), lurzatiaren azalera (%30) eta katastroko balioa (%20).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, erakustaldia igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0708802