77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aitortzen dion autonomiaren eta autoantolaketaren arloan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzei jarraituz.

Dekretatu dut:

1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarra hartu dutenak:

_Ingurumenaren kudeaketaren fitxategia.

_Bideozaintzaren fitxategia.

INGURUMENAREN KUDEAKETAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategi mistoa, eskuzkoa eta automatizatua, Elortzibarreko ingurumenaren kudeaketarako

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Honakoak erraztea: ingurumenaren arloko boluntariotzaren kudeaketa, "senide zuhaitz" ekintzaren jarduerak, herritarren partaidetza foroa 21 agendan, eta herriko, erkidegoko, estatuko edo nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea.

Ukituak

Gai honetan interesa duten pertsona guztiak

Biltzeko prozedura

Interesdunak edo haien ordezkariak

Bilketan erabilitako euskarria

Paperezko inprimakiak, inskripzio zerrendak

Datuen jakinarazpenak

Ez da halakorik eginen

Nazioarteko eskualdaketak

Ez da halakorik eginen

Unitate erantzuleak

Udala, lorezaintza arloa eta agenda 21

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Lorezaintza arloko eta agenda 21eko udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

[x] Izen-deiturak

[x] Helbidea

[x] Telefonoa eta faxa

[x] Jaioteguna

BIDEOZAINTZAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Bideozaintzako fitxategi informatizatua

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Eraikinetan eta bideozaintzako lanetan sartzeko kontrola

Ukituak

Zaindutako eremuetan sartzen diren pertsonak

Biltzeko prozedura

Interesdunek edo beren ordezkariek emanik

Bilketan erabilitako euskarria

Bideo grabazioa

Datuen jakinarazpenak

Ez da halakorik eginen.

Nazioarteko eskualdaketak

Ez da halakorik eginen.

Unitate erantzuleak

Toki erakundea

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

BEREIZGARRIAK

[x] Ahotsa/irudia

2. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik baliatuko dituzte.

3. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Noain-Elortzibarren, 2007ko maiatzaren 22an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0708900