77. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1816/2007 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 10eko 1105/2007 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Ebazpena 2007ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatutako pertsona epaimahaiko kide izendatzea eta haren ordezkoaren izendapena ere egitea, aipatu batzordeak mahaikide titularra baizik ez baitu proposatu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ander Pascual Ariz, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua, mahaikide titular izendatzea, eta María Angeles Irigaray Huarte, Hezkuntza Departamentuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burua, ordezko.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

GUEMBE GIL, MARIA ANGELES YOLANDA

LABIANO ELCANO, JOSE LUIS

ROMANO BASARTE, CRISTINA

ZABALETA TRECU, JOSE MIGUEL

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0709608