76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko maiatzaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Ezkirozko 2. poligonoko 478. lurzatiari dagokiona, Alberto López de Echarreta jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2007ko ekainaren 4an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0709423