76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2007ko ekainaren 1eko 96/07 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da xehetasun azterlana, Eugiko hiriguneko 33. poligonoko 6. lurzatian, Esteribarko udalerrian, Jesús Huarte Aríztegui jaunak sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2007ko ekainaren 1ean._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0709412