76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana, 3. poligonoko 759. lurzatiari dagokiona, Fuente Canónigos eta Carmelo Baquero karriken artean

Hiriko honetako Udalak, 2007ko maiatzaren 18an egin osoko bilkura berezian, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako HAPOko 3. poligonoko 759. lurzatia definitzen duten lerrokadurak aldatzeko, Fuente Canónigos eta Carmelo Baquero Jacoste karriken artean, Manuel Blasco Blanco jaunak sustatua, Promociones Martínez Peralta, S.L. ordezkatuz. Hasierako onespena Alkatetzaren 2007ko martxoaren 5eko ebazpenak eman zion.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 28an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0709400