76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UXUE

Alkatetzaren ebazpena

Uxueko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusirik Villeta kaleko 16ko eraikina (Uxueko 1. poligonoko 160. lurzatia), aurri egoeran dagoela deklaratzen duen txostena. Katastroaren arabera titularra Viva Familia S.A. da.

Alegazioak aurkezteko epea igarota, jabetzakoek ez dute inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Udalaren zerbitzu teknikoek 2006ko irailean emandako irizpena, eraikina aurri egoeran deklaratzea bidezko jotzen duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatua betetzeko.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 21.1 s) artikuluak ematen didan eskumena,

Ebatzi dut:

1. Villeta kaleko 16ko eraikina (Uxueko 1. poligonoko 160. lurzatia), erabateko aurri egoeran dagoela deklaratzea. Katastroaren arabera titularra Viva Familia S.A. da.

2. Eraisteko agintzea, berridatzitako irizpen teknikoarekin bat. Eraispenerako Udalaren obra lizentzia eskuratu beharra dago, jakinarazpen hau ematen denetik bi hilabeteko epean eskatu beharko dena. Jabeak ez badu ebazpen honetan ezarritakoa betetzen, Udalak eginen du beharturik dagoenaren kargura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uxuen, 2007ko martxoaren 8an._Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L0707813