76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko martxoaren 29an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen herrilur baten desafektazioa deklaratzea hasiera batean, hain zuzen ere honena: 1147. lurzatia, 2. poligonokoa; 1.500 m²-koa, Iturriaga alderdian.

Xedea da trukea egitea, interes publikoko arrazoiak direla medio, Martín Anso jaunaren jabetzako lurzati honekin: 409 zenbakikoa, 6. poligonokoa, 810,53 m²-koa.

Aditzera ematen da, eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3. artikuluari jarraikiz, udal bulegoetan hilabetez egonen dira jendaurrean espedientea, baldintzen agiria eta gainerako dokumentazioa, aztertu nahi dituen ororen eskura.

Irunberrin, 2007ko apirilaren 31n._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0709443