76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak maiatzaren 24an eman 85/07 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da Urdaizko hiriguneko UA5 unitatea birzatitzeko Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas S.L.k sustatu duen proiektua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 151. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0709033