76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Aldaketa puntuala arau subsidiarioetan. Onespena

Esteribarko Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

a) Hasiera batean onestea aldaketa puntual xehakatua Esteribarko arau subsidiarioetan, bi igogailu paratzeko Zubiriko Orreaga etorbideko 8 eta 10eko eraikinetan zerbitzu egin dezaten, jabekideek eskaturik. Gibelaldean paratuko dira (Larrabiko plazan), behar den planeamendu hitzarmena onetsi ondotik.

b) Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0709019