76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Puiuko Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 31n eman 31/2007 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Puiuko Udal Planeko AR-1/S.-1/U.E.-1 banaketa eremuari dagokiona, Residencial Alto Valdorba, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Puiun, 2007ko ekainaren 4an._Alkate udalburua, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0709267