76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Birzatiketa eta urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2007ko maiatzaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arreko 3. eremuko plan partzialeko birzatiketa eta urbanizazio proiektua, jabeen gehiengoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2007ko maiatzaren 31n._Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0709262