76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Kudeaketa hitzarmena. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen behin betiko onesteko hirigintza hitzarmena, Ezkabarteko Udalak eta Eraikilea, S.L.k tramitatu dutena, hain zuzen ere Arreko 2. eremuko ARR-2-ko ZLP-1 lurzatiari dagokiona.

Hasierako onespena 2007ko abenduaren 19an gertatu zen eta jendaurrean egon ondoren ez zen haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebatzi da:

_Behin betiko onestea tramitera aurkeztu den kudeaketako hitzarmena eta agintzea erabaki hori argitaratzeko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

_Igor bekio erabaki hau sustatzaileari, hitzarmenarekin batera, sina dezan.

Ezkabarten, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0709253