76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

EDIKTUA

2007ko maiatzaren 14an, Santiago Aldaco Alemanek, Baztango Udaleko jarduneko alkateak, ebazpena eman zuen; hona haren testu osoa.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2007ko apirilaren 17an eman idazkian (erregistroan 1234 zenbakiko sarrera duena, 2007ko apirilaren 24koa), adierazi du Ramón Zaldua Elizalde jaunak gora jotzeko errekurtsoa (07-0565) aurkeztu duela Baztango Udalak 2007ko urtarrilaren 4an hartu ebazpen baten aurka; ebazpen horrek ezetsi zuen Udalaren Tokiko Batzarrak 2005eko abenduaren 2an hartutako erabakiaren aurka ezarritako berraztertzeko errekurtsoa, hori guztia bi bizitzako etxea egiteko obra lizentzia bati buruz. Hartara eskatzen du, interesdunei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

Hau xedatu dut:

Lehena: Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea gora jotzeko errekurtsoari (07-0565) buruzko espedientea, Ramón Zaldua Elizalde jaunak aurkeztu baitzuen errekurtso hori Baztango Udalak 2007ko urtarrilaren 4an hartu erabaki baten aurka; hain zuzen ere, bi bizitzako etxea egiteko obra lizentzia emateari buruz 2005eko abenduaren 2ko ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten baitzuen erabaki horrek.

Bigarrena: ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2007ko maiatzaren 14an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0708476