76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MEANO

2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Meanoko Kontzejuak, 2007ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Meanon, 2007ko maiatzaren 17an._Kontzejuko burua, Ruben Domaica Apiñaniz.

Iragarkiaren kodea: L0708341