76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITUREN

2006ko aurrekontua

Udalak 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran.

Jendaurrean eman beharreko denbora iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluari jarraituz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

1. kapitulua: langileen gastuak: 35.070,15 euro.

2. kapitulua: ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 90.282,72 euro.

3. kapitulua: finantza-gastuak: 15.124,72 euro.

4. kapitulua: transferentzia arruntak: 88.838,00 euro.

6. kapitulua: inbertsio errealak: 1.392.987,20 euro.

7. kapitulua: kapital transferentziak: 5.850,00 euro.

9. kapitulua: finantza-pasiboak: 40.023,22 euro.

Guztira: 1.668.176,01 euro.

DIRUSARRERAK

1. kapitulua: zuzeneko zergak: 64.725,00 euro.

2. kapitulua: zeharkako zergak: 26.000,00 euro.

3. kapitulua: tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 20.330,00 euro.

4. kapitulua: transferentzia arruntak: 148.290,33 euro.

5. kapitulua: ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak. 14.455,29 euro.

6. kapitulua: inbertsioak besterentzea: 97.913,23 euro.

7. kapitulua: transferentzia, administrazio orokorretik entitatera: 1.296.462,16 euro.

Guztira: 1.668.176,01 euro.

Iturenen, 2007ko maiatzaren 15ean._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0708279