76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAÑERU

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarreko (1/2007an aldatua) bi aldaketari buruzko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2007ko maiatzaren 16an._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0708261