76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LESAKA

Oihan enkantea

Udal honek enkante irekian salgai jartzen ditu, gutun-azal itxien bidez, ondoko oihan aprobetxamenduak:

1. lotea._1.761 pinu radiata, 374 metro kubiko zur eta 562 egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 9.174 euro. Otsango alderdian dago.

2. lotea._544 haritz amerikar, 127 metro kubiko zur eta 140 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.375 euro. Otsango alderdian dago.

3. lotea._3.919 pinu radiata eta 240 alertze. Pinu radiatek, 3.593 metro kubiko zur eta 898 metro kubiko egur egiten dute, eta alertzeek 25 metro kubiko zur eta 59 metro kubiko egur. Hasierako prezioa: 111.138 euro. Kopa alderdian dago.

Loteak erakutsiko dira tokian bertan 2007ko uztailaren 4ko goizeko 8,30etan.

Proposamenak eta dagokion lotearen balioaren %2 udal diruzaintzan utzi izanaren gordekina, Herriko Etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira.

Epea: 2007ko uztailaren 12ko 13:00ak arte.

Proposamenak hurrengo egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira, Herriko Etxeko Idazkaritzan.

Enkantean parte hartu ahal izateko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu behar da nahita nahiez.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan ikusgai daude.

Lesaka, 2007ko ekainaren 4an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0709465