76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Atarrabiako Udaleko Etxez etxeko Laguntza-Zerbitzuko familia-langile izateko 3 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko epea akiturik, 2007ko martxoaren 12ko 31 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Atarrabiako Udaleko Etxez etxeko Laguntza-Zerbitzuko familia-langile izateko 3 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdiari dagokiona, eta erreklamaziorik izan ez denez, Atarrabiako Udalaren alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 5ean emaniko 266 Ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi du:

Alkateak, 2007ko maiatzaren 7an emaniko 195 Ebazpenaren bidez onartu eta 2007ko maiatzaren 21eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen zerrenda behin betikotzat jotzea.

Eta oposizioaldiko lehen bi probak egiteko ondoko egunak finkatzea:

_Lehen proba, idatziz egin beharreko bi ariketa, 2007ko ekainaren 25ean, astelehenez, 16:00etan egingo da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasgelategiko 013. gelan, Iruñeko Arrosadiako Campusean.

_Bigarren proba, kasu praktiko bat egitea, 2007ko uztailaren 3an, asteartez, 16:00etan egingo da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren El Sario Eraikineko 4. eranskinean, Iruñeko Arrosadiako Campusean.

Deialdiaren 6.4 oinarriari jarraikiz, oposizioaldiko proba guztientzat deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute, kreditazioa zuzena izan dadin. Iragarritako egunetan, orduetan edota tokietan agertzen ez direnak, edozein arrazoi delarik ere, oposiziotik baztertuko dira.

Atarrabian, 2007ko ekainaren 5ean._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0709553