76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZA

Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoa

Deialdia, zerbitzu orokorretako hiru lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomorako.

(Erakunde autonomoko batzarrak 2007ko apirilaren 16ko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsia).

1. araua. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu orokorretako hiru lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea, "Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea" erakunde autonomorako.

1.2. Kontratatuek 3 hilabeteko probaldia izanen dute. Hura iraganik eta organo eskudunaren iritziz eman zaizkien egitekoak betetzeko gai ez badira, kontratua deuseztatutzat joko dira.

1.3. Ordainsaria zerbitzu orokorreko langileendako ezarria izanen da.

1.4. Deialdiko lanpostuen lanaldia hau da:

_ Lanaldia: astelenehetik igandera, lanaldi osoko lanpostu 1 eta %62,5eko lanaldi partzialeko 2.

_ Txandak: goizez, arratsaldez eta gauez. Ordutegia lan egutegira eta zerbitzuaren beharretara egokituko da.

1.5. Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

a) Zaharrak garbiketa pertsonalean laguntzea eta zaintzea, baita behar fisiologikoetan eta itxura pertsonalean.

b) Erizainei laguntzea egoiliarrei botikak ematean eta sendaketak egitean.

c) Eri ezinduei janaria banatzea eta bakarrik baliatzen ez direnei jaten ematea.

d) Egoiliar ohatuei jarrera aldatzea; behar dutenak jaikiaraztea eta etzanaraztea.

e) Oheak egin eta aldatzea; zahar etxeko eta egoiliarren arropa zaintzea, geletatik arropa zikina ateratzea eta gelak txukun edukitzea.

f) Beste profesionalekin batera aritzea egoiliarren aisialdiko eta errehabilitazioko jardueretan.

g) Egoiliarrek tokiz aldatu behar dutenean, behar diren gauza pertsonal guztiak prestatzea.

h) Erizaintzako arduradunei aditzera ematea egoiliarrengan sumatzen dituzten zantzu edo sintoma ezohikoak.

i) Egunero garbitzea logelak, pasabideak, galeriak eta gainerako gelak eta garbitzeko materiala, bukatu den tokietan, berriz ere paratzea.

j) Jantokian janaria banatzea eta zerbitzatzea.

k) Egunero garbitzea bainugelak eta komunak, elkarbizitzarako eta aisialdirako guneak, zaintza espezializatuko eta administrazioko eremuak, aldagelak, patioak, kapera, jantokia eta abar.

l) Arropa garbitzeko, lentzeriako eta josteko lanak egitea; ikuzteko, idortzeko eta lisatzeko makinak erabiltzea; arropa oso ongi zaintzea eta produktuak kontu handiz erabiltzea.

m) Erizaindegia nahiz egoiliar erien gelak arreta bereziaz garbitzea, arropa zikina egunero eramanez eta dena ongi antolatuta edukiz.

n) Agintzen zaion eguneko lana arreta handiz egitea eta tresnak eta produktuak arduraz erabiltzea.

ñ) Egoitzan edo geletan arrotzik sartzen bada dagokion arduradunari horren berri ematea.

o) Arduradunari aditzera ematea ikusitako akatsak edo gauza hautsien berri.

p) Ontziak eta banatzeko tresnak garbitzen laguntzea sukaldariei.

q) Jantokia prestatzea.

r) Egoiliarrak, enplegatuak eta, oro har, zahar etxean dauden guztiak, behar bezalako begirunez, adeitasunez eta arretaz hartzea.

s) Sekretu profesionala betetzea, aplikazio guztietan bete ere.

t) Jakiak zahar etxean sartuz gero arduradunari adieraztea, are gehiago kanpoan prestatuak badira.

u) Garbi eta txukun joan beharko dute beti, baita dagokien uniformea jantzi ere.

v) Lanposturako interesgarriak diren prestakuntza ikastaroetara joatea.

w) Arduradunak agintzen dizkion gainerako eginkizunak, nahiz zehazturik ez egon, lanpostuarekin bat heldu badira.

2. araua. Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europako Ekonomi Elkarteko herritarra eta 18 urtez goitikoa izatea.

b) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea.

c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazioren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak egiaztatu eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, bai eta hautapen prozedurak dirauen bitartean ere, erakunde autonomoak kontratatazioa egiten duen arte.

3. araua. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Zangozako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barrenean. Eskabide horiek deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio, eta haiekin batean curriculum vitaea aurkeztuko da, lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduekin eta NANaren fotokopiarekin.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea ezin da luzatu.

4. araua. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Patronatuko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

5. araua. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: erakunde autonomoaren Batzordeko burua.

Ordezkoa: erakunde autonomoaren Batzordeko buruordea.

Mahaikidea: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoko langileen ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Oibarko Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: Zangozako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Zangozako Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikide idazkaria: Zangozako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ledeako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. araua. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean xedatuko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den oposizioaldia.

7. araua. Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoan ematen den eranskineko baremoari jarraikiz. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean, alegatzen diren merezimendu guztiak frogatu beharko dituzte izangaiek agiri bidez. Agiri guztiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak behar dute izan, eta baloratzeko moduko informazio argi eta zehatza eduki beharko dute. Bestenaz, aurkeztu ez balira bezala jokatuko da.

7.2. Merezimenduen balorazioa.

Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

Prestakuntza: (gehienez ere, 6 puntu).

Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaro eta titulazioak, epaimahaiak baloratu beharrekoak:

.Ikastaroak:

_20tik 50 ordu bitartekoak: 0,5 puntu.

_51etik 100 ordu bitartekoak: 1 puntu.

_101 ordu baino gehiagokoak: 2 puntu.

.Tituluak:

_Zaharrak zaintzearekin zerikusia duen titulu ofizial bat izatea; 2 puntu titulu bakoitzeko.

_Europako Elkarteko herrialde bateko hizkuntza ofizial baten titulua izatea, gaztelania izan ezik. 2 puntu titulu eta hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskolako 5. maila gainditu dela erakusten duen ziurtagiria edo, euskararen kasuan, EGA titulua aurkeztuko dira. Erdi mailako hizkuntza tituluek mailari dagokion puntuazioa izanen dute.

Esperientzia: (gehienez ere, 9 puntu).

1. Zahar etxe pribatuetan zerbitzu orokorretako langile lanak edo horien parekoak egiteagatik. 2 puntu, urte bakoitzeko.

2. Zahar etxe publikoetan zerbitzu orokorretako langile lanak edo horien parekoak egiteagatik. 1,5 puntu, urte bakoitzeko.

3. Zerbitzu orokorretako langile lanak edo horien parekoak egiteagatik, udaletan nahiz beste edozein administrazio publiko, erakunde edo enpresa pribatutan, famili laguntzaile, klinika laguntzaile edo zerbitzu orokorretako langile kategoriarekin. Puntu bat urte bakoitzeko.

Aurreko bi ataletako merezimenduak zenbakitan emateko, ondokoak hartuko dira kontuan, betiere agiriz frogaturik: lan edo administrazio araubidean, behin-behinean edo finko gisa egindako zerbitzuak, bai eta bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izaki egindakoak. Baina atal batean baino gehiagotan sartutako zerbitzuak denbora berean eginak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Frogaturiko esperientziako denborak urte osoak osatzen ez baditu, behar den proportzionaltasuna aterako da.

8. araua. Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

_Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa.

Test motako galdetegi bat edo galdera motz batzuk erantzun beharko dira idatziz, programako II. eranskineko gai-zerrendan agertzen diren edukien gainean.

_Bigarren ariketa: proba praktikoa.

Kasu praktiko bat edo gehiago argitu beharko dira idatziz, oposizioko programarekin edo 1.5 atalean lanpostuaz adierazten diren eginkizunekin zerikusia izanik epaimahaiak hautatzen dituen alderdien gainean.

_Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa.

Bete beharreko lanpostuaren ezaugarrien eta eginkizunen araberako proba psikoteknikoak egin beharko dira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko teknikariek zuzendurik.

Epaimahaiak proba bat baino gehiago egun berean egitea erabaki dezake.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 35 puntukoa izan daiteke, honela banatuak:

_Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 13 puntu eta bazterturik geldituko dira 6,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 13 puntu eta bazterturik geldituko dira 6,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

_Hirugarren ariketa: gehienez ere 9 puntu eta bazterturik geldituko dira 4,5 puntu erdiesten ez dituztenak.

Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

8.3. Kalifikazioa ateratzeko epaimahaikideek ematen dituzten puntuazioen batuketa eginen da, eta horren emaitza zatitu eginen da dauden epaimahaikideen kopuruaren artean. Behin betiko zenbakia buruketa horren zatidura izanen da.

8.4. Probetan, deialdi bakarra izanen da izangaientzat, eta hartara NAN aldean daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak edo, halakorik bada, beren ariketen irakurketara agertzen ez direnak, bazterturik geldituko dira.

9. araua. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Zangozako Herriko Etxeko iragarki oholean erakutsiko du gainditu dutenen zerrenda, atera duten puntuazioaren hurrenkeran, eta erakunde autonomoko Batzordeari igorriko izendapen proposamena, puntuazio handiena atera duen izangaiaren alde.

9.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Udalari:

a) NANaren fotokopia.

b) Eskola Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Izangaiari dagokion osasun etxeak luzaturiko txostena, izangaia aztertu eta bere historial klinikoa begiratu ondotik, lanpostuari dagozkion eginkizunetan aritzeko inolako eritasun edo akats fisikorik zein psikikorik ez duela adierazten duena.

9.3. Aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da kontratatu eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiokeen erantzukina deusetan galarazi gabe.

9.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, erakunde autonomoko Batzordeak beste izangai batekin beteko du hutsunea, 9.1 atalean heldu den aprobatuen zerrendan hurrengoa denarekin, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10. araua. Kontratazioa.

10.1. Hautabidea bukatuta eta 9.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarrita, Zuzendaritza Batzordeak, behar den erabakia harturik, baldintzak bete dituen izangaia kontratatzeko aginduko du.

10.2. Izangai izendatuek beren izendapena jakinarazi eta gehienez ere 30 eguneko epean sinatu beharko dute kontratua eta karguaz jabetu. Hala egiten ez badute, justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte.

10.3. Kontratatuak hiru hilabeteko probaldia izanen du. Epe hori iraganik, administrazio kontratu egileak kontrakorik ez badu, lan-kontratudun finkoa bilakatuko dira ondorio guztietarako.

11. araua. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Zangozan, 2007ko maiatzaren 11n._Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoko burua, José Luis Lorenzo Elvás.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ......., sorteguna: ........, sorlekua: .............., probintzia: ........, bizilekua: .........................., karrika: ..........................., zenbakia: ...................., telefonoa: ...........

Zure aurrean agertu eta

AZALTZEN DUT:

Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomorako zerbitzu orokorretako hiru lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.

_Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

_Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkezten ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, hortaz, Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxeko zerbitzu orokorretan aritzeko hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian onar nazazun.

Zangozan, 2007ko .................aren .....(e)an.

(Sinadura)

ZANGOZAKO UDALAREN SAN VICENTE DE PAUL ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Oposizioko gai zerrenda

1. gaia._Hirugarren adinaren arazoak. Haien zerrenda.

2. gaia._Zaharren arta egokia egoitza geriatrikoetan.

3. gaia._Zaharraren garbitasun pertsonala.

4. gaia._Zahar etxe bateko garbiketan erabili beharreko bitartekoak. Bainugelen eta komunen garbiketa. Garbikariak egoki erabiltzea. Arropa garbitzea eta zaintzea.

5. gaia._Zahar etxe bateko jantoki zerbitzuan kontuan hartu beharrekoak.

6. gaia._Zangozako Udalaren Zahar Etxearen administrazioaren antolaketa. Erakunde autonomoaren estatutuak.

Iragarkiaren kodea: L0707940