76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZAKO JUAN FRANCES DE IRIBARREN MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuaren deialdia, klarinete irakasle lanpostu bat betetzeko, lan araubide mugagabean eta lanaldi partzialarekin

1. Probak kalifikatuko dituen epaimahaiaren osaketa aldatzea.

2007ko martxoaren 7an, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronaturako klarinete irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 29. zenbakian.

Deialdi honen bosgarren oinarriko 5.1. atalean oposizio-lehiaketako probak kalifikatuko dituen epaimahaiaren osaketa aditzera eman zen.

2007ko maiatzaren 22ko bilkuran, Patronatuaren Batzordeak epaimahai kalifikatzailearen osaketa aldatzea erabaki zuen, honela izanik betikoz:

Mahaiburua: Javier Ramos Vega jauna

Ordezkoa: Javier Olabarrieta Zaro jauna

Mahaikidea: Juan José Arraiza De La Torre jauna

Ordezkoa: Rubén Menendez Calvo jauna

Mahaikidea: Leyre Sanz Ucar andrea

Ordezkoa: Sofía Garín Rodrigo andrea

Mahaikidea: Mikel Juaniz Arilla jauna

Ordezkoa: Carmen Barasoain Sádaba andrea

Idazkaria: Isabel Hermoso Castillo andrea

Ordezkoa: José Luis Echechipia Paris jauna

2. Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronaturako klarinete irakasle lanpostu bat betetzeko deialdiko (lan araubide mugagabean eta lanaldi partzialarekin) onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2007ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen maiatzaren 9an. Ondorioz, Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko presidenteak ebatzi du:

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

CONTRERAS GILA, SALVADOR FRANCISCO

ECHEVESTE RAZQUIN, JASONE

IBAÑEZ SANZ, ALMUDENA

IRIARTE LAS, USOA

REMESAR AMIANO, LUIS MARIA

VALLES MONREAL, TERESA

Bazterzuak: inor ez.

3. Probak hasiko diren eguna.

Probak 2007ko ekainaren 25ean hasiko dira, goizeko 9etan eta lehenengo proba irakaskuntzako lehen ariketa praktikoa izanen da.

4. Proba guztiak Juan Francés de Iribarren Musika Eskolan burutuko dira, Karmen karrikan, zk.g.

5. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probetara.

6. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Zangozan, 2007ko maiatzaren 22an._Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko presidentea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0709886