76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, udal eraikinetarako eta kaleetarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Noain-Elortzibarko Udalaren zerbitzurako. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Akats zuzenketa

2007ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11n, argitara eman zen Noain-Elortzibarko Udalaren zerbitzurako udal eraikinetarako eta kaleetarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 30ean emaniko ebazpenaren bitartez.

Hartan agerturik transkripzio akatsa, hona hemen haren zuzenketa:

Ebazpenaren 2. paragrafoan, honelaxe zioen:

"Noain-Elortzibarko Udaleko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian erreklamazioak egiteko epea bukaturik, eta hainbat erreklamazio eta alegazio aurkeztu eta horiek ebatzi ondoren, deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen da:"

Honela behar du:

"Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzurako udal eraikinetarako eta kaleetarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian erreklamazioak egiteko epea bukaturik, eta bazterturiko izangai batek egoera hori aldatzeko aurkeztu zuen erreklamazioa aztertu eta ebatzi ondoren, deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen da:"

Ez dago izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren gaineko bertze aldaketarik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain-Elortzibarren, 2007ko ekainaren 11n._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0709613