76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Aldaketa plantilla organikoan. B mailako lanpostuaren deuseztapena

Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

B mailako lanpostuaren deuseztapena

Irakurri da Barne Araubideko Batzordearen 2007ko apirilaren 24ko irizpena. B mailako lanpostua plantilla organikotik deuseztatzea proposatzen du eta haren ordez kategoriaz igotzeko prozedura egitea, administrazio plangintzaren eta kalitatearen arduradun izateko, %35eko osagarria duela.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Deuseztatzea plantilla organikoan iragartzen den lanpostu hutsa, administrazioaren arduradun B mailakoarena.

2. Onestea kategoriaz igotzeko prozedura, administrazio plangintzaren eta kalitatearen arduradun izateko, %35eko osagarria duela.

3. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, hamabortz egunekoa, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708845