76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Aldaketa plantilla organikoan. Arkitektoaren osagarria

Udalak, 2007ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Aldaketa plantilla organikoan. Arkitektoaren osagarria

Udaleko arkitekto Manuel Contreras Sampayok idazkia aurkeztu du, eta hartan bateraezintasuneko osagarriaren ordez lanpostukoa eskatu, portzentajea bere horretan utzita; beraz, hura ikusirik.

Ikusirik Barne Araubideko Batzordearen 2007ko apirilaren 24ko txostena.

Ikusirik Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluak.

Aho batez erabaki da:

1. Hasiera batean onestea eskatutako aldaketa.

2. Erabaki hau Udal Idazkaritzan ikusgai jartzea, hamabortz egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

Cintruenigon, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0708844