76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LODOSA

Deialdia, Lodosako Udaleko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Funtzionarioaren izendapena

Alkatetzaren 64/2007 Dekretua, gaurko egunarekin eman dena, hitzez hitz hemen jarraian:

"Alkatetzak urriaren 30ean eman 123/2006 Dekretuaren bidez, onetsi egin zen administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta argitaratu, berriz, 2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 13an.

Eginiko proben epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen 2007ko maiatzaren 2an, hain zuzen ere Raquel Martínez Jiménez andrea Lodosako Udaleko administrari-ofizial izendatzeko, funtzionarioen araubidearekin, izan ere puntuazio altuena lortu duen izangaia izan zen. Izendapen proposamen hori 2007ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, maiatzaren 18an.

Izendapen proposamen horretako izangaiak deialdiko zortzigarren oinarriko agiriak aurkeztu ditu, horretarako emandako epearen barrenean.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskurantzei jarraikiz.

Dekretatu dut:

1. Raquel Martínez Jiménez andrea Lodosako Udaleko funtzionario publikoa izendatzea, administrazi-ofizial izateko. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena eman eta bertan kidetzeaz gain, sistema horren babesean geldituko da, deialdiko oinarriekin eta honako xedapen hauekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Testu Bategina onetsi zuena) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua).

2. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, lanpostuaren jabetza hartu beharko baitu hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunetik aitzina. Horretarako, zin egin edo hitz eman beharko du Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zintzo beteko dituela bere karguko eginbeharrak. Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik aitzina, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea)

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."

Lodosan, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0708729