76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXAURI

Izendapena

Etxauriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, Etxauriko Udaleko E mailako funtzionarioen arteko oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdiko (2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 22koa) epaimahaiak eginiko proposamena ikusirik, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta deialdiko 10.1 oinarrian ezarritakoa betetzeko, honako hau ebatzi dut:

1. David Jáuregui Goñi jauna D mailako funtzionario izendatzea, Etxauriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan ari dadin, hori guztia puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako.

2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, eta ondorio ekonomikoak eta administratiboak 2007ko uztailaren 1etik aitzina sortuko ditu.

Etxaurin, 2007ko maiatzaren 23an._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0709525