76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 22an, 428/2006 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Alkatetzaren 310/2007 Dekretua

Kontuan hartuz, arazo pertsonalak direla medio, Lizarrako Udaleko alkate udalburu gisa esleiturik ditudan eginkizunak ezin izanen ditudala erabili aurtengo maiatzaren 23tik 27ra bitarte, biak barne.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikulua, ezartzen duena alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Aintzat harturik Alkatetzaren otsailaren 21eko 90/2006 zenbakiko ebazpena (34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, martxoaren 20an), haren bidez José Angel Izcúe Ros jauna izendatu baitzen Tokiko Gobernu Batzordeko kide eta herri honetako lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluko lehen paragrafoak xedatzen duela bigarren paragrafoak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu alkateordeak edota dagokion hark, eskurantza espresurik ez bada, betiere 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak, azkeneko hori aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluari lotua baitago, ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Jesús Angel Izcúe Ros jauna eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordezko izan dadin, 2007ko maiatzaren 23tik 27ra bitarte, biak barne, ebazpen honen azalpen zatian aipatzen diren arrazoiak direla medio.

Bigarrena._Delako ordezkapen horrek iraupen mugatua izanen du, eta bukatuko da 2007ko maiatzaren 28an itzultzen naizenean.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Lizarrako Udaleko iragaki oholean ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena._Honako ebazpen hau interesdunari igortzea, eta ohartarazten zaio azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen duela nik emandako eskuordetza erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

Borzgarrena._Aipatu Errege Dekretuko 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran".

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2007ko maiatzaren 22an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0708670