76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OLTZA ZENDEA

Izendapen proposamena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2007ko maiatzaren 15ean. Hona hemen haren testu osoa:

Oltza Zendeako Udaleko alkatearen 59/2007 ebazpena, maiatzaren 15ekoa, arduradun izateko lanpostu bat betetzeko izendapen proposamena onesten duena, Jesús Ojer Marco jaunaren alde.

José María Cuende Vallejo, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua.

Ikusirik Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 239/2006 zenbakiko prozeduran emandako apelazio epaia. Haren bidez ezesten da Joaquín Galar Jiménez jaunak ezarritako apelazio errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiaren epaiaren aurkakoa. Epai horretan ezesten zen apelazioegileak aurkeztutako errekurtsoa, Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko uztailaren 4an hartu erabakiaren, Joaquín Galar Jiménez jauna Udaleko arduradun izendatzeko jarduketak baliogabetzen zituen haren aurkakoa. Halaber irmo deklaratzen du errekurritutako epaia.

Arduradun izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko oposizio-lehiaketaren prozesua bukatu da; 2004ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 26an, argitaratu zen deialdi publikoaren arabera, lanpostuak honako eginkizun hauek ditu, besteak beste:

"Garbitzaileek, albienteek eta zerbitzu anitzetako langileek osaturiko lantaldea koordinatu, planifikatu eta haren jarraipena egin beharko du (bai udal langile finkoena bai aldi baterako kontratudunena) eta esleitutako giza baliabideen nahiz materialen eraginkortasunaren ardura izanen du, bere lantaldearen lan berberak egiteaz gain."

Kontuan harturik epaimahai kalifikatzaileak, 2005eko otsailaren 25eko bileran, izangai onartuen zerrenda onetsi zuela, eta bertan, 2. zenbakian agertzen zela Jesús Ojer Marco jauna.

Indarrean den legedian diren xedapenen bidez,

EBATZI DUT:

Lehena._Jesús Ojer Marco jauna Oltza Zendeako Udaleko arduradun izateko izendapen proposamena onestea.

Bigarrena._Aditzera ematea erabaki hau, behar diren ondorioak izan ditzan. Izendatzeko proposatu den izangaiak, hogeita hamar egun naturaleko epean _iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina_, Oltza Zendeako Udalean aurkeztu beharko ditu honako hau erakusten duten ziurtagiriak: deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela; eskabideak aurkezteko epea amaitu zen egunean ere betetzen zituela; orobat, hautapenaldiak iraun duen bitartean eta izendapena egin arte, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuko 32. artikuluan ezarritako ondorioekin.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten ebazpen honen aurka _ez baita irmoa administrazio bidean_ errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ez da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkezten ahal, harik eta berraztertzeko errekurtsoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Oltza Zendean, 2007ko maiatzaren 21ean. Alkatea, José M. Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0708620