76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

2007ko aldaketa Udaleko Kultur Patronatuaren prezio publikoen gaineko arau eta ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2007ko aldaketaren hasierako onespena Burlatako Udaleko Kultur Patronatuaren prezio publikoen gaineko arau eta ordenantza fiskaletan.

Jendaurreko epea buruturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

BURLATAKO KULTUR ETXEA

2007ko prezio publikoak lokalak erabiltzeagatik

1._Bilerak, azterketak, entseguak, erakusketak, etab.

_Udalak ordainduko du hitzarmenaren bidez.

_Patronatuko elkarte eta taldeek ez dute deus ordainduko.

_Burlatako gainerako elkarteek 1. tarifa ordainduko dute.

_Burlatatik kanpoko elkarteek 2. tarifa ordainduko dute.

_Enpresek eta gisako erakundeek 3. tarifa ordainduko dute.

2._Jendearendako zabalik dauden jarduerak.

_Udalak ordainduko du hitzarmenaren bidez.

_Patronatuko elkarte eta taldeek sarrera kobratzen badute, 1. tarifa ordainduko dute.

_Burlatako gainerako elkarteek 1. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratzen badute, 2. tarifa ordainduko dute.

_Burlatatik kanpoko elkarteek 2. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratzen badute, 3. tarifa ordainduko dute.

_Enpresek eta gisako erakundeek 3. tarifa ordainduko dute.

1. TARIFA

Auditorioko agertokia 16,53 55,12 110,25 16,53

Auditorio osoa

(laguntza teknikoa barne) 46,30 162,06 324,13 58,43

Erakusketa aretoa eta ateondoa 23,15 69,45 138,91 23,15

Erabilera anitzeko gela 12,12 35,28 69,45 12,12

2. TARIFA

3. tarifa %20 merketurik

Auditorioko agertokia 52,92 176,40 352,80 52,92

Auditorio osoa

(laguntza teknikoa barne) 141,12 529,20 1.058,40 52,92

Erakusketa aretoa eta ateondoa 35,28 110,25 220,50 26,46

Erabilera anitzeko gela 22,05 74,97 149,94 17,64

3. TARIFA

Auditorioko agertokia 66,15 231,52 441,00 66,15

Auditorio osoa

(laguntza teknikoa barne) 176,40 661,50 1.323,00 66,15

Erakusketa aretoa eta ateondoa 44,10 137,81 275,62 33,07

Erabilera anitzeko gela 27,56 93,71 187,42 22,05

Betiere, jaiegunetan tarifak %50 garestituko dira.

3. egunetik aitzina %20 merketuko da.

KUDEAKETA ARAUAK

Eskabidea Kultur Patronatuaren bulegoetan aurkeztuko behar da (Benten Ingurubidea, 1 - Burlata), lokalak erabili baino 5 egun lehenago.

Baimena eskuratzean zenbatekoaren %25 ordaindu beharko da. Behin betiko likidazioaren konturako entregatzat hartuko da. Gainerakoa lokalak erabili aitzin ordaindu beharko da.

Burlatan, 2007ko maiatzaren 23an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0708778