76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

239/2007 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Corellako Alde Zaharra Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo uzten duena.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak adierazi du Etxegintzaren Kode Tekniko berriak ezartzen duela, HE4 oinarrizko dokumentuan, eraikin berrietan eta zaharberritzen direnetan ur sanitario berorako izan beharreko gutxieneko eguzki ekarpena eta, HE5 oinarrizko dokumentuan, berriz, energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa zenbait erabileratan. Bi dokumentuetan ezartzen da ekarpen hori txikiagoa izan ahalko dela, babes historiko artistikoaren arloan irizpena emateko eskumena duen organoak hala erabakitzen badu.

Corellako Udalaren iritzia da kontrajarririk daudela Etxegintzaren Kode Teknikoan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden arauak eta Corellako Alde Zaharraren balio historiko eta arkitektonikoen babesa, haren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian arautua, eta beraz irizpena eskatu dio babes historiko-artistikoaren arloko eskumena duen organoari.

Nafarroako herri gehienetako gune historikoek balio ukaezina dute, haien kale-egiturak eta arkitekturak emana; monumentuetan nahiz etxeetan datza balio hori, eraikuntza mota ugari eta desberdinak baitira, ibilbide historikoa eta eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak agerian dituztenak. Herri bakoitzari eraikinek eman dioten itxura eta herriak berak paisaian duen presentzia bat eginik daude oroimen kolektiboaren iruditerian, eta hala identifikatzen dira. Eguzki energia biltzeko instalazioak ez dira egokiak Nafarroako herri gehienetako gune historikoetan, kualitate historiko eta arkitektonikoetan eta ingurumen arloko balioetan aldaketak eragiten dituztelako.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen bidez emandako eskumenekin bat, egokia dirudi ezartzeak Corellako Alde Zaharra, haren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian mugatutakoa, Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo gera dadila.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Corellako Alde Zaharra Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 19an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0706802