76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Derrigorrezko Dirubilketa

Premiamendu probidentziaren jakinarazpen ediktua

Ediktu honen bidez jakinarazten da ondoko zerrendako zordunen aurka premiamendu probidentzia diktatu dela; egun, kontzeptu eta diru kopuruak eranskinean aipatzen dira.

Premiamendu probidentzia: "Ordainarazpenaren epea kasuan kasuko egunetan hasi zenez gero, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 117.3 artikuluaren arabera, eranskinean aipatzen diren zorretarako premiamendu prozedura hasi dela deklaratzen dut. Jakinarazi bekie probidentzia hau zordunei, eta eska bekie zorra osorik ordain dezatela Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 97. artikuluan zehaztutako epean, eta ohartarazi ezen, aipatu epea iraganik ordainketa gauzatu ez badute, besterik gabe, ondasun eta eskubideak bahituko zaizkiela edo dauden bermeak kobratuko direla zorraren zenbatekoa osatu arte".

Jakinarazpenaren frogagirian kasuan-kasuan zehazten diren gorabeherak direla eta, premiamendu probidentzia ezin izan denez jakinarazi, ediktu hau argitaratzen da ezagutzen den azken helbideko Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 117. artikuluko 3. idatz- zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 87. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa betez, eskatzen zaie, premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bere zorrak kitatu ditzaten. Halaber, zordunei eskatzen zaie ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean beraiek edo beraien ordezkariak ager daitezela probidentzia horien prozedurara. (Zergadunari Laguntza Emateko Atala, Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9a, Iruña. Telefonoa 901-505152). Epe hori agerraldia egin gabe bukatzen bada, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako agertzeko adierazitako epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina.

Zordunei honen berri ematen zaie: premiamenduzko bidea jakinarazitzat jotzen denean ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea. Nolanahi ere, bahitutako ondasunak besterentzeko ebazpena, betiere, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz jakinaraziko da.

Errekurtsoak: premiamendu probidentziaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bide ekonomiko-administratiboaren aurretik. Berraztertzeko errekurtsoa aukerakoa izanen da, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa zuzenean aurkezten ahalko da. Berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, hura berariaz edo ustez ebatzi arte ez da jarriko erreklamazio ekonomiko-administratiboa.

Berraztertzeko errekurtsoa idatziz jarriko da, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa idatziz aurkeztuko da hilabeteko epean, premiamendu probidentzia jakinarazi edo, hala denean, berraztertzeko errekurtsoa isilean ezetsi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendua.

Zilegi izanen da premiamendu prozedura inpugnatzea arrazoi hauek izanez gero:

a) Zorra pagatzea edo iraungitzea.

b) Preskripzioa.

c) Geroratzea.

d) Likidazioa ez jakinaraztea edo baliogabetu edo etetea.

Oharra: errekurtsoak edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkezteak ez du inpugnatutako egintzaren exekuzioa geldiaraziko, legezko ondorio guztiekin, kuota edo eskubide likidatuak, interesak eta errekarguak barne.

Dena den, interesatuak eskaturik Dirubilketa Zerbitzuak geldiarazi eginen du inpugnatutako egintzaren exekuzioa, honako berme hauetakoren bat aurkezten bada:

a) Eskudiruzko edo balore publikoko gordailua Nafarroako Foru Komunitateko Diruzaintzan. Zor publiko anotatua denean, kasuko saldoa inmobilizatu izanaren ziurtagiria ere aurkeztuko da.

b) Abal edo fidantza solidarioa, kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

c) Kauzio aseguruaren kontratua, kauzioaren arloan aritzeko baimena duen aseguru entitate batekin egina.

d) Nafarroako Foru Komunitateko bi zergadun ordain-gaitasun ezaguna dutenek emandako fiantza pertsonal eta solidarioa, 3.005,06 eurotik gorakoak ez diren zorretarako soilik.

Jarritako bermeak mugarik gabekoa izan behar du eta aski izan erabakitako etenak sortzen ahal dituen berandutza interesei aurre egiteko eta, horiei bezala, zerga zorraren zenbatekoari, errekargu eta interesak barne.

Errekurtsoa edo erreklamazioa ezetsi eta zerga zorraren dirusarrera egiten denean, berandutza interesak ordainduko dira (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 50. artikuluak aipatzen duen zenbatekoa), etenak iraun duen denbora kontuan harturik.

Hala ere, bermea jarri beharrik gabe geldiaraziko dira prozedurako jarduerak interesatuak hala eskatzen dionean Dirubilketa Zerbitzuari, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen dela frogatzen badu:

a) Akats material, aritmetiko edo egitezkoren bat egin dela zorra finkatzerakoan.

b) Zorraren dirusarrera egin dela eta, hala bide denean, dirusarrera hori egin arteko prozedura kostuena ere bai.

c) Zorra barkatu, konpentsatu, eten edo gerokotu egin dela.

d) Erregelamendu honetan ezartzen den konpentsazioa tokatzen dela, zergaduna hartzekodun delako Administrazioaren derrigorrezko prozeduran eskatzen den zenbateko berean edo handiagoan.

Interesen likidazioa: zor diren kopuruengatik berandutza interesak sortuko dira derrigorrezko aldia hasten denetik dirusarrera egiten den arte. Interes tasa finkatzeko, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 50.2.c) artikuluak eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeko 19. artikuluak agintzen dutena hartuko da aintzat, kasuan kasuan, tributu zorrak diren edo bestelakoak. Tributuei buruzko Foru Legearen 117.1 artikuluari jarraikiz, tributu zorra eginbide hau jakinarazi baino lehenago ordaintzen bada, ez dira eskatuko exekuzioaldiaren hasieraz geroztik sortutako berandutza interesak.

Kostuak: premiamendu espedientearen behin betiko likidazioan hari dagozkion kostuak ere kontatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 142. artikuluan aipatutakoaren arabera.

Geroratzeak: Nafarroako Zerga Ogasunari zor zaion dirua geroratzen edo zatikatzen ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduan ezartzen diren baldintzen arabera.

Iruñean, 2007ko ekainaren 4an._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

AIPATZEN DIREN INTERESATUAK

I N T E R E S A T U A NANa JAKINARAZITAKO EGINTZA URTEA ZK. ZER DEN

ARMENDARIZ SADA, IVAN 029153702 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 007361 ZORDUNA

DYMYTRYUK , VIKTOR X2972853B PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 005934 ZORDUNA

ESTEBAN MUJICA, BERNARDO 000594312 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 006058 ZORDUNA

GAINZA ARTAZCOZ, M.ª CARMEN 015799248 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 006527 ZORDUNA

LESAKA MOTOR,SL B31813991 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 004714 ZORDUNA

MONZON FERNANDEZ, LAUREANO XR63858 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 004794 ZORDUNA

PINTADO PULPON, ANA ISABEL 006216965 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 004840 ZORDUNA

POLO YOLLER, MARGARITA 015613907 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 006236 ZORDUNA

PRADENAS LEON, MAURICIO A. X3509109E PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2006 005975 ZORDUNA

RIVIERE VIDAL QUADRAS, MYRIAM 036609984 PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIA 2003 007628 ZORDUNA

Iragarkiaren kodea: F0709402