76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

94/2007 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren unibertsitateko ikasleendako laguntzetarako deialdietan parte hartu duten onuradun batzuei 2007-2008 ikasturterako behin-behineko luzapena ematea onesten duena.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, apirilaren 16ko 61/2003 Ebazpenaren bitartez, atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren unibertsitateko ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2004-2005 ikasturteari dagokiona, onetsi zuen eta maiatzaren 26ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Deialdiaren 11. arauan laguntzen luzapenei buruz ezarritakoa oinarritzat harturik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak 2007-2008 ikasturterako laguntza luzatzeko proposamenaren gaineko txostena aurkeztu du atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak izan eta 2006-2007 ikasturtean laguntza jaso duten zenbait onuradunendako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren unibertsitateko ikasleendako laguntzetarako deialdietan parte hartu duten onuradun hauei behin-behineko luzapena ematea:

1. eta 2. zikloa Nafarroan

_Deiturak eta izena: Magallón Grande, Laura. Deialdia: 2003/04. IFZ: 53395338-X. Herrialdea: Andorrako printzerria. Unibertsitatea: UN.

_Deiturak eta izena: Lizarraga Cubillos, J.Camilo. Deialdia 2004/05. IFZ: 72823617-X. Herrialdea: Kolonbia. Unibertsitatea: NUP.

Hirugarren zikloko ikasketa sariak

_Deiturak eta izena: Céspedes Mangiaut, C.Fernando. Deialdia: 2004/05. NANa: 14.131.571. Herrialdea: Argentina. Unibertsitatea: UHUN Rosario.

_Deiturak eta izena: Oroz Valdés, Reinaldo. Deialdia: 2004/05. NANa: X6136680G. Herrialdea: Kuba. Unibertsitatea: NUP.

_Deiturak eta izena: Erice Baeza, M.ª Valentina. Deialdia: 2003/04 NANa: M3115067-Q. Herrialdea: Argentina. Unibertsitatea: UN.

1. eta 2. zikloko atzerriko UHUN

_Deiturak eta izena: Ortellao Alberti, Carmen. Deialdia: 1992/93. Herrialdea: Argentina. Unibertsitatea: UHUN Rosario.

2. Luzapenak emateko, apartekoak baitira, onuradunek nahitaez ondoko hauek bete beharko dituzte:

2007-2008 ikasturterako laguntzaren luzapena ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean behar den moduan eskatzea.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren aitzinean 2006-2007 ikasturtean lortutako emaitzak.

2007-2008 ikasturterako matrikulaturik egotea Nafarroako unibertsitateetako batean edo UHUNek atzerrian dituen zentroetako batean, eta 2005-2006 ikasturterako laguntza emandako ikasketetan beretan.

3. Balorazio Batzordeak eskatzaileen betebeharrak baloratuko ditu laguntzak emateko.

4. Laguntzak behin betikoz emateko aurretik aipatu den ebazpenak xedatzen duenari jarraituko zaio. Laguntzen diru zenbatekoa aldatzen ahalko da, kasuan kasu, 2006-2007 ikasturte honetako bukaerako kalifikazioaren eta 2007-2008 ikasturterako onartutako eskatzaileen behin betiko kopuruaren arabera.

5. Gehienez ere, 79.400,00 euroko gastua onestea, 2007. urteko ekitaldiko gastuen aurrekontuaren "Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako bekak" izeneko 431000-43100-4800-323102 kontusailaren kargura, laguntzak finantzatzeko. Laguntza horiek behin betiko ebazpen baten bidez emanen dira, 2006-2007 ikasturteko ekaineko eta iraileko kalifikazioak eta 2007-2008 ikasturteko matrikula aurkeztu ondotik.

6. Ebazpen honen kontra interesdunek, jakinarazpena jaso eta 30 egun naturaleko epean, bidezko iduritzen zaizkien alegazioak egiten ahal dituzte.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Administrazio Orokorreko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0708784