76. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

861/2007 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2007ko apirilaren 25eko 651 Ebazpena aldatzen duena, akats bat zuzentzeko.

2007ko apirilaren 25eko 651 Ebazpenaren bidez, xedatu zen argitaratzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 3an eman 115/2007 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Leringo 2. poligonoko 210. eta 295 lurzatietan aisialdirako baratzeak antolatzeko plan bereziaren espedientea aldatzea, Inglares, S.L.k sustatua.

Agiri hartan akats bat egin zen katastroko lurzatiaren erreferentzian, 2. poligonoko 210. eta 295. lurzatiak azaltzen baitziren 2. poligonoko 210. lurzatia eta 12. poligonoko 295. lurzatia izan beharrean. Horrenbestez, akats hori ikusirik, eta kontuan harturik edonoiz zuzendu daitekeen akats material bat dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lehenbailehen zuzentzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DU:

1. 2007ko apirilaren 25eko 651 Ebazpena aldatzea, egindako akatsa zuzentzeko, horrela, "Leringo 2. poligonoko 210. eta 295 lurzatietan aisialdirako baratzeak antolatzeko plan berezia" esaten duen tokian, hurrengo hau esan behar du: "Leringo 2. poligonoko 210. lurzatian eta 12. poligonoko 295. lurzatian aisialdirako baratzeak antolatzeko plan berezia"

2. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Inglares S.L.ri, Leringo Udalari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Plangitza eta Laguntza Atalari, Jurramendiko Mankomunitateari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 31an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0709152