64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

Aldaketa 2006tik 2007ra luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2007ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, 3. aldaketa onetsi zuen hasiera batean, 2006tik 2007ra luzatutako aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sartagudan, 2007ko apirilaren 10ean._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0706342