64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1426/2007 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez zuzentzen dira otsailaren 19ko 481/2007 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Psikiatriako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako otsailaren 19ko 481/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Psikiatriako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Ebazpena 2007ko martxoaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 31. zenbakian.

Akatsak atzeman direnez lanpostuen esleipenean, zuzenketa egin behar da.

Horregatik, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Atzemandako akatsen zuzenketa egitea otsailaren 19ko 481/2007 Ebazpenean, zeinean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu baitziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Psikiatriako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu baitzitzaizkien. Zuzenketa egin behar da xedapen zatiko 2. puntuan, honako hau dioenean: "Miriam Langarica Eseverri andreari, Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleko lanpostu huts bat (63515 zenbakia)" eta "Ana Isabel Goñi Labat andreari Lizarrako "García Orcoyen" Ospitaleko lanpostu huts bat (62584 zenbakia)", beste hau esan behar du: "Miriam Langarica Eseverri andreari, Lizarrako Adimen Osasuneko III. Lantaldeko lanpostu huts bat (63515 zenbakia)" eta "Ana Isabel Goñi Labat andreari Lizarrako Adimen Osasuneko III. Lantaldeko lanpostu huts bat (62584 zenbakia)".

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Arloko Langileria Zerbitzura, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0707593