64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 9/06, 10/06, 11/06 eta 12/06 aldaketei buruzko espedienteak hasiera batean onetsi ziren, Udalak 2006ko abenduaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez.

Hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 9an, eta jendaurreko aldia erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik geratu dira.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2007ko apirilaren 26an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0707111