64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2007ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 1. espedientea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko apirilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 1/2007 espedientea, klase honetan: kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak, 6.471.800 euro egiten dutenak, diruzaintzako gerakinen eta dirusarrera berrien kargura.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen duena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen (Eguesibar), 2007ko apirilaren 27an._Alkatea, José A. Andía García De Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0706968