64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

978/2007 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunendako lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 26ko 978/2007 Ebazpenaren bidez, Juan Zaldua Lasa jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, euskara itzultzaile lanpostuarekin, izendatu du goi mailako tituludun lanpostuan aritzeko, A maila, eta 7465 lanpostu hutsa esleitu dio,Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikirik eta Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 29an.

Iruñean, 2007ko martxoaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706223