64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ebro Kirol Mankomunitateak, 2007ko apirilaren 11n egin bilkuran, 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsiriko plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2007ko apirilaren 16an._Mankomunitateko burua, Germán Espinosa.

Iragarkiaren kodea: L0706328