64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

FUNES

2007ko plantilla organikoa

Udalak 2007ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 236. artikuluan xedatua aplikatzeko, hasiera batez onetsi zen Funesko Udalaren 2007ko plantilla organikoa. 2007ko aurrekontu orokorra egon den aldian eta baldintza beretan egonen da jendaurrean.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, behin betikoz onetsita dago 2007ko plantilla organikoa; honela geratu da:

13/83 Legearen aplikazio esparruaren barrenean, honako funtzionario hauek osatzen dute plantilla organikoa:

María Pilar Artajo Ayesa. Idazkaria. A maila. Antzinatasuna: 84-01-01. 4. gradua. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %43,56. Egoera administratiboa: jardunean.

Juan Manuel Garcés Laplaza. Erdi mailako teknikaria, kontu-hartzaile lanetan jarduteko gaitua. B maila. Antzinatasuna: 84-08-01. 4. gradua. Lanpostuko osagarria: %43,56. Egoera administratiboa: jardunean.

Blas Conesa Salinas. Obren arduraduna. D maila. Antzinatasuna: 80-07-22. 5. gradua. Lanpostuko osagarria: %35,76, eta C-D-E mailetako osagarria: %12. Egoera administratiboa: jardunean.

Alberto Cirauqui Guendulain. Albientea. C maila. Antzinatasuna: 79-04-06. 5. gradua:Lanpostuko osagarria: %10,56. Egoera administratiboa: jardunean.

Gabriel Díaz Cirauqui. Zerb. an. D maila. Antzinatasuna: 73-11-14. 5. gradua. C-D-E mailetako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10,76. Egoera administratiboa: jardunean.

María Victoria Fernández Navarlaz. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 86-08-5. 3. gradua. Egoera administratiboa: borondatezko eszedentzian.

Reyes Moreno Díaz. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 92-7-15. 3. gradua. C-D-E mailen osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10,76. Egoera administratiboa: jardunean.

Cristina Cerdán Gratacos. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 2004-03-17. C-D-E mailetako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5,36. Egoera administratiboa: jardunean.

Ion Arregui Ramos. Segurtasun Eskolan praktikak egiten ari den funtzionarioa, 2006ko abuztuaren 16an izendatua, eta albientearen lanpostua hartuko duena, ikastaro hori gainditzen badu.

Jesús Manuel Vallés Gracia. Segurtasun Eskolan praktikak egiten ari den funtzionarioa, 2006ko abuztuaren 16an izendatua, eta albientearen lanpostua hartuko duena, ikastaro hori gainditzen badu.

ASKOTARIKO ZERBITZUAK

Behin-behineko lan-kontratudunak

_Peoi izateko zazpi lanpostu, urte osokoak, udal lantaldean aritzeko.

_Kaleak garbitzeko peoi izateko lanpostu bat, urte osokoa.

_Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, 7 hilabetetarako.

Lanpostu hutsak (Lan eskaintza)

_Funtzionario lanpostu bat, C mailakoa, albiente izateko.

_Funtzionario lanpostu bat, C mailakoa, obretako arduradun izateko.

_Funtzionario lanpostu bat, C mailakoa, landazain izateko.

_Igerilekuetako jantzitegi zerbitzurako lanpostu bat, 2006-06-09tik 2006-09-08ra bitartean.

_Bi lanpostu igerilekuen mantentze-lanetarako, 2007-06-09tik 2007-09-08ra bitartean.

_Kultur Etxeko atezaintza zerbitzuko lanpostu bat, bederatzi hilabetetan aritzeko. Ikastetxe publikoko atezaintzako lanpostu bat, hamar hilabetetan aritzeko.

_Ikastetxe publikoa garbitzeko bi lanpostu, hamar hilabetetarako.

_Festetan, hilabete batean garbiketa lanak eta bestelakoak egiteko bost lanpostu.

_Udal eraikinak garbitzeko bi lanpostu, hamabi hilabetetarako.

Funesen, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0707668