64. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa, Mendillorriko Udalez gaindiko Plan Sektoriala eransteko

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 2007ko martxoaren 12ko 125. Foru Aginduaren bidez onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, hona hemen araudiaren testua:

Araudia-UPSren dokumentuko aldaketak, Iruñeko udal planeamenduari eransteko.

Udal Planean sartzeari dagokionez, egungo UPS osoa hartzen da, araudi grafikoan zein idatzizkoan adierazitako hainbat aldaketarekin. Ez da egokitzat jo UPSren eduki xehakatua Udal Planean bat-egitea, luzeegia delako. Aldiz, egokiago dirudi osorik bereganatzea, hirigintzako araudi partikularreko fitxetan adieraziko diren salbuespenekin. Kontu horiek Udal Planeko aldaketan jaso dira; hura, eskabide honekin batean tramitatuko da. Hauek dira aldatu diren hirigintzako determinazioak; haatik, ulertu behar da Mendillorriko UPSko araudiak oso-osorik indarrean jarraitzen duela, honako kontu hauen kontrakoa denean izan ezik:

_Aldatuko diren determinazio egituratzaileak:

a) Eremu guztia da hiri-lurzoru finkatua. Beraz, lurzoru urbanizagarria desagertuko da. Begi bistakoa da, urbanizazio berria zenbateraino finkatu den ikusita, eta ez da berezko aldaketa bat, egitatezko egoera bat aitortzea baizik.

b) Hiri-lurzoruko bi unitatek, Udal Planaren araberako izendapenekin, osatuko dure eremua: lehendabizikoa, UI XXIV/ZO-1, lurraldearen gehienekoa, bizitegietarako, hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatua; bigarrena, UI XXIV/ZO-2, industriarakoa, horrela sailkatua. Udal Planean bi eremu horiek bereizita hartzen dira gaur egun eta horrela deitzen zaie.

c) Hiri-lurzoruko aprobetxamendu motaren kontzeptua kendu behar da UPSko hirigintzako arauditik, 3.3 artikulutik hain zuzen. Udal Planari erantsita, eta hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatu dela kontuan hartuta ulertu behar da UPSn aurreikusitako eraikigarritasuna gehienekoa dela.

d) Hirigintzako araudi partikularreko fitxa berrietan adieraziko da zein determinazio diren egituratzaile eta zein xehakatu. Udal Plana egokitu eta homologatzeko aplikatu den irizpideari eutsiko zaio, 2002ko irailaren 15ean onetsi baitzen hasiera batean dokumentu hori (2005eko urriaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

e) Dokumentu horren jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioen ondorioz, aldaketa egituratzaile bat egitea erabaki da, kirol ekipamenduak hesitzen ahal izateko. Egungo araudiak itxitura guztiak debekatzen ditu, erdialdeko parke ondoan diren ekipamendurako lurzatietan, irakaskuntzakoetan izan ezik.

Esan beharra dago arau hori sektorekoak diren beste batzuen aurka dagoela, hala nola igerilekuen instalazioa arautzen dutenen aurka; horietan, nahitaez babestu eta itxi behar dira elementu hauek, 135/1993 Foru Dekretuak aipatu moduan.

Hirigintzako araudiaren eta sektorekoaren arteko kontraesan horrek determinazio xehakatua aldatzera behartuko du, kirol guneetako hesiak baimentzeko. Bestetik, horrelako ekipamenduek inguruan itxita egon behar dute kirol instalazio publiko edo pribatu ia guztietan gertatzen den bezala.

Kasu bakoitzean aztertu beharko da horrelako ekipamenduak ixteko aukera. E.1.2. lurzatiari dagokionez, sektoreko kirol erreserba handiena baita, erdialdeko parkea bezain zabal da, haren mendebaldeko mugan. Eremu libreen jarraitutasuna bermatu beharraren ondorioa da itxiturak debekatzea, UPSn aurreikusitakoaren arabera. Behar hori nabariagoa da kontuan hartzen bada Iruñeko Udal Planeko proposamena Mendillorriko lotunerako Lezkairuko antolamendu berrian; izan ere, bideen, oinezkoen eta eremu libreen trazaduren jarraitutasunean oinarritzen da.

Oreka bilatu beharko da: alde batetik, zenbaitetan barruti kontrolatua behar duten instalazioak hesitzea eta bestetik, erdialdeko eremu libreen jarraitutasunari eutsi beharra Mendillorrin. Horretarako, aldaketa bat proposatu behar da espediente honetan aurreikusitako hirigintza araudi partikularrean, era honetakoa: zilegi da kirol ekipamenduak hesitzea, baldintza hauek betez gero:

_Xehetasun azterlana prestatu beharko da hesitu gogo diren ekipamenduetarako. Hartan, ekipamenduaren zein zati hesitu behar den aztertuko da, eta zein sartuko den Mendillorriko eremu librean. Hesitu gabeko zatia kirolerako erabiliko da, eta ez dira aldatuko UPSn jasotako ekipamenduen estandarrak. Gainera, forma eta tamaina aldetik, behar adinako jarraitutasun formal eta funtzionala izan beharko dute eremu libreek eta oinezkoen bide sareak, udal teknikarien iritziz.

_Alde hesituko itxiturei dagokienez, instalazio berriek erdialdeko parkean integratuta egon beharko dute bistarako, hori baita Mendillorriko Planeko txostenean adierazitako oinarrizko ideia (Ikus 2.2.2. puntua. Parke eta eremu libreak, Mendillorriko UPSko txostenean). Irakaskuntzako ekipamenduetako itxiturentzat UPSn aurreikusitakoa bete beharko dute.

Aldatuko diren determinazio xehakatuak:

f) Bizitegietako hiri-lurzorua (UI/ZO-1) eta industriako hiri-lurzorua (UI/ZO-2): hiri-lurzoruko bi unitateetan, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluan aurreikusitako erabileren bateragarritasuna aplikatuko da. ZO-1ean bizitegi kolektiboak eta familia bakarreko bizitegiak izanen dira, zein bere ezarpen eremuan. ZO-2an, industriako erabilera. Alegia, erabilera baliokideak eta baimenduak sartu dira Mendillorriren eremuan, hiriaren gainerakoarekin bat. Beharrezkotzat jotzen da erabileren araubidea Iruñearen gainerakoarena bezalakoa izatea, hau da, erabilera nagusiari eusteko printzipioan oinarrituta, baina erabilera bateragarrien nahaste bati bide emanez, zonatan banatzeari ihes egitearren eta hiriaren eduki funtzionalak aberastearren.

g) Bide, eremu libre eta ekipamenduen eskema orokorrari eusten zaio. Aldaketa puntual bakar bat proposatzen da Lezkairuko topagunean. Hemen, lotune egokia bermatu behar da Mendillorriko bilbearen eta gainerako hiri bilbearen artean; batez ere, Lezkairun egin gogo den antolamendu berrirako, eta horrek egungo UPSko antolamendua aldatzera behartzen du, urbanizazio berriari egokitzeko. Aldaketa horrek bideen egituran izanen du eragina (biribilgune berriarekiko lotunea apezgaitegiaren hegoaldean, gaur egungoa kenduta). Badostaingo errepidearen lehen zatiko trazadura aldatzearekin kirol ekipamenduko lurzatien itxura ere aldatzen da Mendillorriko ekialdeko txokoan; hori bai, gaur egungo edukierari eutsita eta, beraz, eremu horretako kirol ekipamenduen estandarrak aldatu gabe. Aldaketa hori ez da benetakoa, edo, behintzat, ez da Mendillorri Udal Planarekin bateratu beharraren prozesuak ekarritako berrikuntza. Azken dokumentu honek, COTek 2002ko abenduan behin betiko onartuak, aldaketa hori planteatzen du bideen eta eremu publikoen jarraitutasuna bermatzearren Mendillorriko lotunean, Lezkairun eta II. zabalgunearen hegoaldeko ertzean. Orduan, UPS aldatzeko iradokizuntzat hartu behar zena, UPS iraungi eta aldi berean Udal Plana aldatzen denetik, indarra hartzen duela ulertu behar da. Izan ere, udal planeamenduak ez du indarrik sektoreko planeamendua aldatzeko.

4._Aldi bereko aldaketa Iruñeko Udal Planean:

Orain arte aipatutakoaren ildotik, Iruñeko Udal Plana aldatzen da: esan denez, bere egiten du UPSko araudia, hirigintzako araudi partikularreko fitxetan erabaki eta haren kontra doana izan ezik.

Fitxa horietan hirigintzako determinazioak egituratzaileak edo xehakatuak diren ere adieraziko da.

Aldaketa hori egituratzailetzat hartu da; izan ere, 35/2002 F.L.aren 49. artikuluan adierazitakoaren ondorioz sailkatzen dira lurzoruak eta haien erabilera orokorrak zehazten. Kontu horiek nahikoak dira, berez, egin gogo den aldaketaren izaera egituratzailea frogatzeko.

1._Eremuaren identifikazioa

Azalera (m²): 890.293. Unitate integratua/Izena: XXIV-ZO-1

Tokia. Mendillorriko bizitegia, Uharteko errepidearen, Ekialdeko ingurabidearen eta Mendillorriko hegoaldeko hegiaren artean.

2._Determinazio egituratzaileak

Helburu orokorrak: hiri eremua mantendu eta hobetzea.

Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hirilurra

Kategoria: finkatua

Banaketa eremua: ez da ezarri

Aprobetxamendu mota: ez da ezarri

Bizitegi kolektiboa eta familia bakarrekoa, merkataritza eta ekipamendua.

Gehieneko azalera, eraikitzeko

Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea

Baldintza orokorrak:

Egungo planeamenduaren araudia aplikatuko da, gehieneko azalera eraikigarriei, Babes Ofizialeko Etxebizitzen gutxieneko portzentajeari eta antolamenduaren oinarrizko baldintzei buruzkoa.

3._Determinazio xehakatuak

Ondoko planeamendu garatzailean aurreikusitakoa aplikatuko da, haren araudia hartu baita; besterik dioten fitxa honetako eta Udal Planeko araudi grafikoko determinazioak salbu, lehentasuna baitute atxikitako dokumentuaren aurrean:

FIGURA IZENA ONESPENA NAO

U.P.S. Mendillorriko bizitegi eremua 1998/07/6 1998/07/29

U.P.Sko aldaketa Eskolako ekipamendua 1999/06/7 1999/07/23

U.P.Sko aldaketa 4. fasea 2000/02/28 2000/03/20

U.P.Sko aldaketa Bide sarea, aparkalekua 2000/05/8 2000/05/24

Egiteko baldintzak: Plana garatzea

Jarduketa sistema

Babestutako elementuak: gaztelua babestua dago

Beste baldintza xehakatu batzuk:

_Mendillorriren eta bere inguruaren arteko lotuneak moldatuko dira: bai Uharteko errepidekoa, bai Lezkairukoa ipar eta hegoaldean, bai Ekialdeko Ingurabidekoa.

_Proposaturiko erabilerak: erabilera bateragarrien araubidea aplikatuko da, Udal Planeko araudi orokorraren 28. artikululan aurreikusitakoa.

_Zilegi da kirol ekipamenduak hesitzea, baldintza hauek betez gero:

_Xehetasun azterlana prestatuko da hesitu gogo den ekipamendurako. Forma eta tamaina aldetik, behar adinako jarraitutasun formal eta funtzionala izan beharko dute eremu libreek eta oinezkoen bide sareak, udal teknikarien iritziz.

_Alde hesituko itxiturak direla eta, instalazio berriak eta erdialdeko parkea integratuta egonen dira bistarako. Irakaskuntzako ekipamenduetako itxiturentzat UPSn aurreikusitakoa bete beharko dute.

1._Eremuaren identifikazioa

Azalera (m²): 33.712. Unitatea integratua/Izena: XXIV ZO-2

Tokia: industriako eremua Mendillorriko ipar-ekialdeko muturrean.

2._Determinazio egituratzaileak

Helburu orokorrak: hiri eremua mantendu eta hobetzea.

Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hirilurra

Kategoria: finkatua

Banaketa eremua: ez da ezarri

Aprobetxamendu mota: ez da ezarri

Erabilerak: industriakoa eta parkea.

Gehieneko azalera, eraikitzeko

Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea

Baldintza orokorrak:

Egungo planeamenduaren araudia aplikatuko da, gehieneko azalera eraikigarriei eta antolamenduaren oinarrizko baldintzei buruzkoa.

3._Determinazio xehakatuak

Ondoko planeamendu garatzailean aurreikusitakoa aplikatuko da, haren araudia hartu baita; besterik dioten fitxa honetako eta Udal Planeko araudi grafikoko determinazioak salbu, lehentasuna baitute atxikitako dokumentuaren aurretik:

FIGURA IZENA ONESPENA NAO

U.P.S. Mendillorriko bizitegi eremua 1998/07/6 1998/07/29

U.P.Sko aldaketa Eskolako ekipamendua 1999/06/7 1999/07/23

U.P.Sko aldaketa 4. fasea 2000/02/28 2000/03/20

U.P.Sko aldaketa Bide sarea, aparkalekua 2000/05/8 2000/05/24

Aldaketa egiteko baldintzak: Plana garatzea

Jarduketa sistema.

Babestutako elementuak:

Beste baldintza xehakatu batzuk:

_Mendillorriren eta bere inguruaren arteko lotuneak moldatuko dira: bai Uharteko errepidekoa, bai Lezkairukoa ipar eta hegoaldean, bai Ekialdeko Ingurabidekoa.

_Proposatutako erabilerak: erabilera bateragarrien araubidea aplikatuko da, araudiaren 28. artikuluan aurreikusitakoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, M.ª Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0706037